Zuhaitza-Ahotsak Proiektua eta Adierazpen Berria 2006-12-2
“Ahotsak” Emakume Taldeak, Bakearen Aldeko Emakumeen Ahotsak, beste Adierazpen publikoa egiten du, euskal bake prozesuaren ekarpen gisa. Bere osotasunean irakur ahal izateko, klika (sakatu) ezazu “testu osoa” izeneko lotura.
Berriro ere, Euskal Herriko gizarte gune desberdinetako emakumeok bildu gara gaur hemen bake eta normalizazio politikoaren aldeko gure konpromisoa berresteko. Gehiago gara, eta anitzagoak ere bai.
Nazioarte mailan gertatzen diren beste gatazka batzuen esperientziek (Israel, Kolonbia, Serbia eta abarrek) erakusten digute emakume talde askok, desberdintasun nazionalak, etnikoak, politikoak eta erligio alorrekoak gaindituz, bat egin dutela bake prozesuetan beraien ahotsak entzunarazteko. Eta beren parte-hartzea funtsezkoa izan dela konponbideak bilatzeko orduan.
Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluak onartutako 1325 ebazpenak bake prozesuetan genero ikuspuntua aintzat har dezatela eskatzen die kide diren estatuei.
Emakumeok komunitate osoaren erdia osatzen dugu; beraz, irtenbidearen erdia ere izan behar dugu.
Ahotsak-en garbi dugu emakumeok gure parte-hartze aktiboarekin modu erabakigarrian eragiten ari garela gatazka historikoak behin-betiko ixteko balio izango duen prozesu bat martxan jartzeko.
Baldintzarik gabeko eta bazterkeriarik gabeko elkarrizketa erabiliz, eta pertsona guztien eskubideen errespetua oinarri gisa hartuz, alderdi politiko, sindikatu eta mugimendu feministako emakumeok batzen gaituena definitu dugu funtsezkoak eta demokratikoak diren printzipioak adostuz, hauek oinarri hartuta elkarrizketa politikoari hasiera emateko aukerak daudela uste dugularik.
Egindako ekarpen hau lurralde mailan eta eragile sozial, sindikal eta politikoen artean adostasun mailarik zabalena lortu duen akordioa da.
Gainera, akordio orotan genero ikuspuntua ekidin ezin daitekeen premisa dela erabat konbentzituta gaude; horregatik, ez dugu parte hartu nahi bakarrik, gure eskubideak aldarrikatuz egingo dugu, gure askatasunaz baliatuz eta gureak ere badiren guneetan behingoz eraginez.
Soilik emakumeok gure herrian, gure gizartean, paper aktiboa eta berdintasunean jokatzen badugu, iraupena izango duen bakearen oinarriak ipini ahal izango ditugu eta justuagoa, demokratikoagoa eta berdintasunezkoagoa izango den gizarte bat sortzen lagunduko dugu.
Jakin badakigu ez dela lan erraza, eta bere garapenerako emakumeok erabaki guneetan zuzenean parte hartu behar dugula uste dugu.
Bake eta normalizazio politiko prozesu honetan ekarpenak egiteko eta komunikazio, gogoeta eta topaketarako guneak sortzeko asmoz, “ahotsak-en udal foroak” sustatzen ari gara. Foro hauek egoerak berdin jarrai ez dezan eta bakea atzeraezina izan dadin lanerako prest dauden emakume guztientzako elkarrizketa, topaketa eta ekarpen guneak izango dira.
Elkarrizketaren aldeko apustua egiten dugu, nahiz eta gizarteko talde guztiek askotan ez ulertu, eta honen prezioa ordaintzeko prest gaude. Badakigu, gizartearen errealitatetik kanpo ez gaudelako, une honetan egoera ez dela erraza eta zailtasunak egon badaudela. Bake prozesu eta irtenbide demokratiko guztien bilakaeran blokeoaz eta zailtasunez hitz egitera eta egoeraren gaineko erantzukizun desberdinak ezartzera bultzatzen duten faktore ugari egoten da.
Ahotsak-en bake prozesua atzeraezina izan dadin lan egiteko konpromisoa hartu dugu eta aukera historiko honetaz baliatu nahi dugu etorkizuneko belaunaldiek gizarte desberdin bat izan dezaten eta benetan horretaz disfrutatzeko aukera izan dezaten; horregatik, ardura politikoak horrela eskatuta, konponbidean eragina duten eragile guztiei honako dei hau egiteko beharrean ikusten gara:
1. Topaguneak bila ditzatela eta, aldiz, desberdintasunak bazter ditzatela.
2. Besteari egiaren atal bat dagokiola aitor diezaiotela.
3. Elkarrizketa baldintzarik gabe eta aurreiritzirik gabe erabil dezatela, gerturatzeko eta eztabaida politikorako tresna bezala eta adostasunak eta helburu politikoak lortzeko metodo bakarra bezala.
4. Zentzudun izan daitezela eta erantzukizunaz joka dezatela konponbiderako prozedura demokratikoak zehazteko, oinarriak adosteko eta baloreak zehazteko.
5. Prozesuan eta adostasunean genero ikuspuntua ezinbesteko baloretzat har dezatela.
Hemen gauden emakumeon iritziz, gatazka politiko eta armatuen konponbide prozesuek eragiten diguten munduko emakume guztiok batzen gaituena bilatu behar dugu eta bakearen aldeko agenda baten inguruan lan egin behar dugu. Helburu honek bultzaturik, nazioarte mailan beste gatazka batzuetan bakearen alde lanean ari diren emakumeen mugimenduekin harremanetan jarri gara, helburu hau garatzeko asmoz nazioarteko sare bat sortzearren.
Inplikatzeko garaia da eta, gainera, euskal emakumeok egin nahi dugu. Hau da bizitzea suertatu zaigun une historikoa. Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik, euskal gizarte osoari, eta bereziki emakumeei, guztiok elkarrekin eta bakoitzak bere gunetik, itxaropenaren atea irekita izan dezagun eta ilusiozko aukera hau errealitate bihur dezagun dei egiten diegu.
Euskal Herrian, 2006ko abenduaren 2an.
EGITASMOA ZUHAITZAK
Gernika eta Itsasu herrien bilguneak izan dira mendeetan zehar. Bertan, udalerri bakoitzeko ordezkariak biltzen ziren guztien arazoez eztabaidatzeko. Gernika eta Itsasuko Arbolak, hainbat pentsaeren arteko eztabaida eta topaketarako guneak ziren; bazterkeria, baldintza eta mugarik gabe. Konponbideak, akordioa eta interesen arteko bakea aurkitzeko lekua. Arbolak esanahi historikoa dauka eta Ahotsak-eko emakumeok horixe berreskuratu nahi dugu etorkizunerako gako historiko berberetan. Eztabaidarako guneek, esan bezala, bakea lortzea, konponbidea bilatzea, gure hasierako dokumentuak zioen legez, garai bati amaiera ematea eta beste bat irekitzea izan behar dute ezaugarri, etorkizunak guztiontzako eskubide eta askatasunak berma ditzan.
Ahotsak osatzen dugun emakumeok, filosofia konpartitua defendatzen dugu: batzen gaituena abiaburu izango lukeen politikak aurrera egiteko beharra, alegia eta aldentzen gaituenean ez geratzea . Filosofia hau, konpartitzen dugunaren inguruan indarrak biltzea baino antagonismoak definitzen norberak berea zehazteko kezkatuago dagoen politika ofizialetik urruntzen da. Filosofia hau ekintza politikoan gauzatzen da; eztabaidatzea hain zuzen, adostu ahal izateko eta adostea aurrera egin ahal izateko.
Gure ustetan, ezinbesteko prozedura egokia da hau gaur egun Euskal Herrian bizi den bezalako bake prozesuan. Ahalik eta emakume gehien sartu behar dugu tartean Euskal Herrian zehar, euskal emakumeak benetako protagonista sentitu eta izan daitezen; bakearen aldeko eragile aktiboak izan daitezen, familian, haien lantokietan eta baita udaletan ere; azken finean jendartean.
Horrexegatik Ahotsak-eko emakumeok lanean ari gara gure mugimendua Euskal Herrriko bazter guztietara hedatzeko. Horrela, emakume taldeak gure herrian ideia hauen alde lan egitea lortuko da.
Hori dela eta, egungo bake prozesurako, gure euskal ohituran arbolak duen milakako esangura errekuperatzean datzan ekimen bat aurrera eramatea pentsatu dugu. Euskal udalerriei leku zahar zein berri bat bilatzeko eskatuko litzaieke, bertan, zuhaitz bat landatu ahal izateko, elkarrizketa eta bakerako gune gisa. Batzen gaituena bilatzeko lekua izendatuko genuke: “batzen gaituena”.
Zuhaitzak landatzeak, arbolak euskaldunontzat izan duen elkarrizketa zentzua aldarrikatzea adierako luke; herriz herri eta emakumeak horren parte eginez.
Euskal emakumeak, arbola landatzen, bakea posible dela adierazi nahi dugu, posible delako elkarrizketa eta bakezkoak egitea.

1 Comments:
Aupa y adelante.
Carmentxu Pozueta
A9828446V
Post a Comment
<< Home