emakumeak, batzen gaituenetik-mujeres, desde lo que nos une-femmes, de ce qui nous rejoint

Saturday, April 08, 2006

Adierazpena


“Ahotsak” Emakume Taldeak, Bakearen Aldeko Emakumeen Ahotsak, bere Adierazpena publiko egiten du, euskal bake prozesuaren ekarpen gisa. Bere osotasunean irakur ahal izateko, klika (sakatu) ezazu “testu osoa” izeneko lotura. Adierazpenarekin bat egin nahi baduzu, “comments” loturari sakatu eta bidal eizaguzu zure iruzkina (izen-abizenak eta NAN-CNI-EHNA zenbakia erantsiz). Blogger atalean izena eman gabe eduki ezkero, “besteak” edo “ezezagun” ezizena aukera zenezake parte hartzeko eta zure iruzkina argitaratzeko.


Agiri hau sinatzen dugunok ideologia, tradizio eta sentimendu ezberdinak ditugun emakumeak gara; banatzen gaituena alde batera utzi eta batzen gaituenetik abiatuta, eta modu pertsonalean, bake eta adiskidetzearen bila urratsak esploratu nahi ditugu.

Agiri honekin ez dugu ez ezer ez inor ordezkatu nahi; gure asmo bakarra, bakoitza dagoen lekutik, egungo egoerari bultzada ematea da, bai eta konponbidea bilatze lanetan laguntzen saiatzea ere, aurreiritzirik eta baldintzarik gabeko elkarrizketa abiapuntu ona dela baieztatuz, pertsona guztien eskubideen errespetua ere den moduan.

Itxaropenezko orain eta etorkizun baten alde lan egiteak amankomuneko militantzia, geurea alde batera utziz, aintzat hartzera behartzen gaitu: bakearen aldeko militantzia, hain zuzen; izan ere, bakeak saboteadore ugari ditu beti gatazka guztietan eta argi izpi bat ekartzea ezinbestekoa da.

Beraz, emakumeok bakearen aldeko eragile aktibo izan behar dugula uste dugu, bai eta gure herrian ireki beharreko itxaropenezko prozesu berrian parte hartu behar dugula ere.

Gaur egun, eta bizi dugun gizarte eredua kontuan hartuta, gure herriko bizitza politikoan gizon eta emakumeon papera ez da bera. Hala ere, eta guri ere dagokigun gatazka politikoaren ondorioak pairatzen ditugun heinean, konponbideak bilatzerakoan emakumeok ere izan behar dugun partehartzea eta protagonismoa aldarrikatzera gatoz. Konponbidearen subjektu aktibo izan behar dugu, orain arte gertatutakoaren subjektu izan garen bezala.

Horregatik hiru premisetan oinarritzen den etapa berri bat irekitzeko aukera ahalbidetu nahi dugu:

1.- Bakea erdiestea eskakizun kolektiboa eta lehentasun politikoa da. Denon lana da, eta ez da soilik eta bakarrik edozein motatako bortxakeria ez egotea. Bakearen kontzeptua, gure iritziz, ez dago hutsik, kontrakoa baizik. Guretzat, demokrazia eta gizarte justiziarekin zerikusia du, gatazka historikoak amaitutzat ematea eta, askatasunak zein eskubideak oinarri gisa, garai bat ixtea ahalbidetuko duen aldaketa prozesu batekin, alegia.

2.- Proiektu politiko guztiak defenda daitezke eta defendatu behar dira, bat bera ere inposatu gabe. Bide politiko eta demokratikoak erabiliz, baldintza berdinetan, proiektu politiko guztiak garatu eta gauzatzea bermatu eta ahalbidetuko duen eszenatoki demokratikoa bilatu behar da.

3.- Euskal gizarteak, Euskal Herriko hiritarrek, egungo marko juridiko-politikoa eraldatu, aldatu edo mantentzeko borondatea baldin badu, guztiok beharrezko diren berme demokratikoak eta adosturiko prozedura politikoak ezarri eta errespetatzeko konpromisoa hartu beharko genuke, euskal gizarteak erabakitakoa errespetatua eta gauzatua izan dadin eta, beharrezkoa balitz, erabaki honek lege araudian bere isla izan dezan.

Zentzu honetan, gizonek eta emakumeok gizartean dugun partehartze ezberdina zehazten duten baldintzei aurre egin beharko zaiela uste dugu, egun ez dagoen eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko asmoz. Honek geure eskubideak, emakumezkoenak, aitortzea dakar, eta hori posible izango da bakarrik prozesuan partaide diren eragile guztien konpromiso sendoa baldin badago.

Agiri hau sinatzen dugunok konponbiderako aukerak egon badaudela uste dugu eta horretarako guztiok elkar onartu eta besteak duen egia ikusten saiatu behar dugulakoan gaude. Gure irudiko, adostasuna lortzearren hitz egitea aurrez eman beharreko urratsa da, eta hori demokrazia indartzea da, ez ahultzea.

Guk ez dugu hauteskundeetan arrakasta bilatzen, ezta gure aukera politiko, sindikal, sozial edo kulturalaren defentsa ere; ez dugu inoren txaloa bilatzen eta kritika itzelari ere ez diogu beldurrik; aitzitik, egungo egoerak bere horretan jarrai ez dezan lan egiteak merezi duela pentsatzera eramaten gaitu, konponbiderik nahi ez dutenek orain arte beti ezinezkotzat jo duten bideak sinesgarritasuna izan dezan.

Deklarazio hau sinatzen dugun emakumeok, beste bake prozesu batzuetan beste emakume batzuek egin duten bezala, prozesu hau blindatzearen alde lan egingo dugu, hondoa jo ez dezan, zapuztu ez dadin eta, prozesuan zehar nahiz konponbidean, emakumeok partaide aktibo izan gaitezen eta gure papera eta gure protagonismoa aldarrika ditzagun. Azken batean, prozesua eta bere irtenbidea sendotzeko hiritar guztien partehartzea ahalbidetuko duten berme demokratikoak ezartzearen alde lan egingo dugu.

Horregatik egiten dugu ekarpen hau; ideiak kontrajartzeko, hitz egiteko, hurbiltzeko, negoziatzeko, planteatzen ditugun oinarrietatik abiatuta bakea eraikitzeko lanean gure esku dagoen guztia jartzeko prest gaude.

Donostian, 2006ko Apirilaren 8an.

180 Comments:

At 4:25 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire adierazpena erakutsi gura dot.
Ea pakea behin eta betiko lortzen dogun, eta inork ez dau berriro zapaltzen.
Carmen Bilbao Cuevas
14 593 733 - A

 
At 4:30 PM, Anonymous Anonymous said...

Pakea behin eta betiko.
Idoia Uriarte Bilbao
78941201-A

 
At 4:31 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa! Lehenik eta behin, Mundurat Sarearen (www.mundurat.net) aldetik zorionak ekimenarengatik! Babes osoa luzatzen dizuegu!

Ba bueno, goazen harira, kontua da zuen blog-a ikusi dugula eta agian ez dela izan daitekeen bezain txukuna. Guk proposatu gura dizueguna da blog-a Mundurat Sarean eskegitzea guztiz doan, itxura txukunagoarekin eta euskarazko bertsioan. Adibide gisa beitu: http://www.gaztetxebira.info. Zuek esan zelan ikusten duzuen! Gu guztiz prest gaude zuei laguntzeko! Edozer behar izanez gero, bidal iezaguzue info@mundurat.net helbidera, ondo?

Ba hoixe, zorionak berriz ere eta laster arte!

 
At 6:24 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa neskok,
ZORIONAK zuen ekimenagatik.
Zuen adirazpenarekin bat egiten dut.
Marisa Barrena Larruzea
14546357-F

 
At 9:17 AM, Anonymous Anonymous said...

Onbidezko ekimen honekin nire adostasuna. Zorionak.
Eukene Lizeaga Tamayo
15893961-H

 
At 11:03 AM, Anonymous Anonymous said...

ZORIONAK eta mila esker egiten ari zareten lan bikainarengatik.
Arantza Cuesta Ezeiza
15955112N

 
At 11:31 AM, Anonymous Anonymous said...

Aupa!

ZORIONAK gure "ahotsak" entzun daitezen egiten ari zareten lanagatik. Zuen adierazpenarekin bat egiten dot.

Ixone Aroma Barrena
30660017M

 
At 2:34 PM, Anonymous Anonymous said...

Espero dut guztiok jarraitzea zuen eredua, forma bakarra baita gure asmoak eta nahiak betetzeko.
Nerea Acebo
16045581E

 
At 3:16 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua
Mari Luz Esteban Galarza
14945614F

 
At 5:09 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa. Aurrera.
Idoia Fernandez Fernandez
S0219238W

 
At 6:57 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua

Arantxa Elizondo Lopetegi
15994389M

 
At 7:08 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire iruzkinari ez diot izena ipini. Garrantsitsua delakoan ona hemen
Pili Larrañaga
Nan 15338553

 
At 7:48 PM, Anonymous Anonymous said...

Zuekin bat nator

Onintza Aranalde
35772129E

 
At 7:58 PM, Anonymous Anonymous said...

Pozez eta itxaropenez onartzen ditut egindako adierazpenak. Elkartzen bagera pake iraunkor bat lortuko dugu.
Amaia Sarasola Balerdi
Y649324L

 
At 9:36 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak ¡¡

Denok artean pakea eta justizia lortuko dugu eta emakumeak prozeso hontan aurrean badaude azkoz azkarrago...

Mutil bat

 
At 11:45 PM, Anonymous Anonymous said...

Eta ENArekin (Hrik gabe) sinatu daiteke?

 
At 12:52 AM, Anonymous Anonymous said...

Animo,eta jarraitu hiritar guztion bizikidetasuna bultzatzen!

Koro Agote Ugartemendia
15923574 F

 
At 8:55 AM, Blogger Iñaki Arrieta Baro said...

Mila esker zuen lanarengatik. Uste dut etorkizunean ekimen hau bakea eta demokrazia lortzeko bidean oso garrantzitsutzat joko dela.

 
At 9:11 AM, Anonymous Anonymous said...

Emakumeon indarrak batuz aldaketa garrantzitsuak etorriko dira Euskal Herrira.
Maite Alvarez de Zarate
EHNA: D5001603T

 
At 10:10 AM, Anonymous Anonymous said...

Aurrera neskak!!!!!!!

Maite Louzao Arsuaga
NAN 72474662Y

 
At 10:27 AM, Anonymous Anonymous said...

orain bai itxaropena... mila esker egin duzuenagatik. Indar hori aprobetxatu egin behar da gizarteak dituen beste Arazo batzuk aztertzeko...

 
At 10:43 AM, Anonymous Anonymous said...

emozio atseginez betetako malkoak ixuri ditut zuek ikusita...mila esker

beatriz Egizabal

V9330287S

 
At 10:50 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxekimendua eman nahi diot AHOTSAK emakume taldeak egin duen adierazpenari, baita hemendik aurrera izango duen jardunari ERE.

MERTXE ZUBIAUR LEKUE
ENA zbk: 0011614-B

 
At 11:13 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa daukazue, animo eta aurrera.

Edurne Astui Etxebarria
P2460376C

 
At 12:55 PM, Anonymous Anonymous said...

Zuekin bat.
Idurre Eskisabel Larrañaga
34108704A

 
At 1:20 PM, Anonymous Anonymous said...

aupa neskak, nire atxikimendua adierazpenari, animo eta aurrera

 
At 1:39 PM, Anonymous Anonymous said...

Hasitako bide honi jarraikortasuna ematea lagungarria izango da benetan bake eta normalizazio prozesuak aurrera egin dezan
Karmele Antxustegi
72170296E

 
At 2:22 PM, Anonymous Anonymous said...

Argazki oso polita eta esanguratxua lortu duzue, ez etsi,ni ere zuekin nago.

 
At 2:22 PM, Anonymous Anonymous said...

adierazpenarekin bat egiten dut. denon artean lortuko dugu!

belén martinez
NAN: 09370029-J

 
At 4:06 PM, Anonymous Anonymous said...

Zuen adierazpenarekin bat nator.
Jarraitu aurrera!
Feli Zumalde Barrena
EHNA:07067680-X

 
At 8:52 PM, Anonymous Anonymous said...

Poza hartu dut zuen lanarekin. Denok aurrera!!

 
At 9:01 PM, Anonymous Anonymous said...

Poza sentitu dut zuen lanarekin.Euskalerria aurrera!
Marije Zumeta
EHNA: W2846875G

 
At 9:30 PM, Anonymous Anonymous said...

Zuekin bat nator. Aupa emakumeak! Euskal Herria aurrera!
Edurne Andueza
16277976W

 
At 10:08 PM, Anonymous Anonymous said...

Denon artean lortuko dugu, Euskal Herria Aurrera!!
Gorane Urdangarin
NAN: 44151149G

 
At 10:11 PM, Anonymous Anonymous said...

Nere atxikimendua.
Aiora Urdangarin
44151150M

 
At 10:23 AM, Anonymous Anonymous said...

Egin duzuen lana beharrezkoa da nahi dugun herria eraikitzeko.
Txaro Markinez Idiakez
16259092R

 
At 10:25 AM, Anonymous Anonymous said...

Nere atxekimendua.
Lourdes Uribarri
U6361488X

 
At 10:56 AM, Anonymous Anonymous said...

Lorea Perez de Albeniz
EHNA G1662200J

 
At 11:13 AM, Anonymous Anonymous said...

nire atxikimendua

Cesar marcos
44163664F

 
At 11:40 AM, Anonymous Anonymous said...

Zuekin bat. Aurrera!

Jose I. Elizegi Mendizabal
15927403H

 
At 1:08 PM, Anonymous Anonymous said...

oberto Míguez Andrés
15.988.146 H

 
At 5:04 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak eta aitzina!!

Nagore Goiburu
44134437-J

 
At 5:04 PM, Anonymous Anonymous said...

Amaia Sasiain Isasi-Isasmendi
15397816-Y

 
At 5:12 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak elkarte hau bultzatzeagaitik.
Jarraitu aurrera bakearen alde.
Itziar Zarzoso Bengoetxea
Lekeitio Bizkaia
EHNA 72255789 R

 
At 5:21 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak, neskok! Hona hemen ahots bat gehiago hain beharrezkoa den emakumeon ahaleginerako. Kementsu jarraituko dugulakoan,

Teresa Toda Iglesia
U5854811T

 
At 6:27 PM, Anonymous Anonymous said...

Haize berriak datoz gure Euskal Herrira, ahots ederrezko haizeak. Fereka gaitzala! eta entzun gaintzatela! Zorionak eta BETI AURRERA!

 
At 8:40 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu. Zorionak eta aurrera neskok!
PATRICIA LEZAMA ORTIZ DE URBINA

 
At 10:05 PM, Anonymous Anonymous said...

Emakumeok geroa alda dezakegu!! Aurrera!! Lortuko dugu!

 
At 10:42 PM, Anonymous Anonymous said...

Geure atxikimendue. Ia behingoz bakie, justizixe eta askatasune lortzen dogun geure Euskal Herriarentzat. ZORIXONAK ETA EURRERA NESKAK!

Mª Celia Estebanez Gerrikaetxebarria A4404645F

Itsasne Gabriel Estebanez F1518619K

 
At 10:12 AM, Anonymous Anonymous said...

Zuekin bat.

 
At 11:33 AM, Anonymous Anonymous said...

Jone Egaña

nork esan du lamiek ez dutela mundua mugitzen? agian, mundua ez
baina Euskal Herria.

 
At 1:01 PM, Blogger Josi Sierra said...

Emakumeon ahotsaren batera, gizonezkoena jarri dezakegu: hori bai desafinatu gabe! Femenino pluralean segi aurrera
Euskaliritarra
14945125R

 
At 7:27 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak!
Denon artean lortuko dugu.

María Eugenia Olaitz
I7787409T

 
At 12:33 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa ekimenari, gure herriak behar duen konponbide demokratikoaren aldeko indar berritu honek oso lagungarria izanen delako, emakumeen aportazioa ezinbestekoa izanen delako gatazka politikoa parametro demokratikoetan gainditzeko bidean

Lorea Zeziaga
L5618892S

 
At 1:31 PM, Anonymous Anonymous said...

Askatasunerako eta bakerako bidean emakumeak ere ate asko ireki ditugulako eta irekiko ditugulako.

 
At 4:18 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire axikimendu osoa ekimenerako.

Zorionak eta Animo!

 
At 4:22 PM, Anonymous Anonymous said...

yo no he parido hijos, ni para la guerra, ni para la carcel, ni para el poder.
Creo en la cultura del dialogo. La cultura nos hara libres.

Marian Mendiberri Orkin. 72657696-Y
Beheko Plaza 8 Lesaka (Nafarroa)

 
At 6:38 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak, neskok! Zuekin nau ya segi aurrera.
Mireia S. Oribe
N2796230M

 
At 11:01 AM, Anonymous Anonymous said...

nire izenean, emakume baten izenean bakea lortzeko, denok batera egin behar dugu lana. izugarrizko ideia da, gure ahotsa beharrezkoa da eta. segi aurrera.

 
At 11:51 AM, Anonymous Anonymous said...

Gora Emakumeak!!!!
Ànims noies!
Glòria Lopez i Bringué
Esparreguera-Països Catalans
25131322G

 
At 11:58 AM, Anonymous Anonymous said...

Emakumeok elkarturik, eutsi tinko!
Argiñe Korta
72573971R

 
At 12:10 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa neskak,siento alegria al leer el manifiesto.creo que esto es un buen paso para el inicio del proceso de paz,y efectivamente creo que las mujeres debemos ser agentes activas en este proceso.animo todavia queda mucho camino,pero tambien muchas fuerzas.Superaremos el conflicto y con nuestra aportacion como mujeres,conseguiremos una EUSKALERRIA LIBRE y CON UNA PAZ JUSTA

 
At 2:35 AM, Anonymous Anonymous said...

Kaixo lagunak!

Tan solo unas palabras para deciros que las páginas del periódico LA REPÚBLICA están incondicionalmente abiertas a la causa de la paz. Cualquier comunicado, nota de prensa, artículo o material que nos hagáis llegar tendrá tratamiento preferencial.

Eskerrik asko eta ikusi arte!

 
At 4:13 PM, Anonymous Anonymous said...

Pakearen alde.
Nere Etxezarraga Ortuondo NAN: 44151389Z

 
At 4:26 PM, Anonymous Anonymous said...

Aurrera zuen ekimenarekin. Oso ondo iruditzen zait taldean egin izana, horrela ez dago protagonismo arazorik .

Zorione Ortuondo 14.508.541 A

 
At 5:13 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa. Aurrera.

Estitxu Iturrate
44681968Y

 
At 10:37 AM, Anonymous Anonymous said...

Eskerrikasko zuen ahaleginagatik. Apurka-apurka aurrera goaz.

 
At 10:42 AM, Anonymous Anonymous said...

Eskerrik asko. Nire atxikimendua daukazue eta lan egiteko gogoa ere bai.
Ana Arbulu Lopez de Lacalle
16.265.264-D

 
At 6:09 PM, Anonymous Anonymous said...

Ahots bat gehiago izan nahian. Nere atxikemendua gora emakumeok eta euskal herria.

Mila Idiakez Akzibar

EHNA. J8883561H

 
At 7:42 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak emakumeok aitzindariak izatearren, gu ere zuekin bakearen alde, euskal herriaren alde.

Aitor

 
At 8:56 AM, Anonymous Anonymous said...

Gure atxekimendu osoa:
miren de astobiza ribero 14221032v
itxaso fernandez astobiza 16041643v

 
At 11:44 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa daukazue, itxaropena baitzarete...
Aurrera, ausartak!

Kattalin Fernández Díez
Y5637295H

 
At 1:16 PM, Anonymous Anonymous said...

Hona hemen lanerako prest dauden bi esku. Nire atxikimendu osoa.

Olatz Elortza Aranoa

 
At 2:03 PM, Anonymous Anonymous said...

Emakumearen "AHOTSA"-k aurrea hartu dau behingoz!
ZORIONAK EKIMEN ITXAROPENTSU HONENGATIK.
Beatriz Ilardia
29034535 W

 
At 9:53 AM, Anonymous Anonymous said...

Aupa neskas, seguro que somos miles, las que queremos adherirnos, pero es complicado hacerlo a través del "blogspot", sin pedir sopitas. Aurrera... y luego toas juntas a la Mesa, que se dejen de rollos sobe quién la va liderar -¡pues vosotras! para que funciones- y si fuera necesario al estilo Tejero: "se sienten coño" (por si es la ínica forma que entienden).

Ana Basaldua Gaminde V6851143H
Ana Ereño Atxirika C4578439J
Karmele Gana Learra 14242631L

 
At 12:14 PM, Anonymous Anonymous said...

Aurrera! Zuen ekimena eredugarria Euskal Herriak bizi duen gatazkari justizian oinarritutako irtenbidea
aurkitzeko. Gora emakumeak! Gora Euskal Herria askatuta!

 
At 2:49 PM, Anonymous Anonymous said...

Neure atxekimendu osoa
Arantza Sarasola
V1883055E

 
At 4:20 PM, Anonymous Anonymous said...

Euskal emakumeak aurrera!!

Erlantz Anda Perez
X6123215V

 
At 11:47 PM, Anonymous Anonymous said...

Nola ez bat egin?

Elixabete Garmendia Lasa

NAN 15.897.136-L

 
At 11:55 AM, Anonymous Anonymous said...

ZUEKIN BAT
15364324w MAITE URANGA

 
At 1:53 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa neskak:
Andrak izan behar orain ere lehenengo pausua emoten.
Indarrak batu eta ez dezagun galdu aukera.

Karmele Uriarte Bilbao


72.249.985-ª

 
At 6:31 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa emakumeak!!!! Zenbat eta geiago eta hobeto, hau da bidea!!!!.

Susana Garate Alkorta
08902604V

 
At 10:40 AM, Anonymous Anonymous said...

¡¡¡zorionak emakume!!!
Nire atxikimendua ta animo guztiak!!!

Arantzazu Aldazabal(K9010558D)

 
At 1:28 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire Atxikimendua.

Marta Rozas
30570827D

 
At 1:15 PM, Anonymous Anonymous said...

Aldaketa oro, emakumeen baitarik helduko baita, ziur.
Nire atxikimendua, baztandik.
Euskal herria aldatu!
Hasier 72673469R

 
At 11:32 PM, Anonymous Anonymous said...

Mutrikutik ere gure adostasuna. Emakumeok eman dezagun gure zirrararik onena, oraintxe, denok bat eginda,
Maribel Urkiri Arruti
Z6932126H

 
At 11:57 AM, Anonymous Anonymous said...

Nik ere bat egiten dut ekimenarekin.

 
At 12:06 PM, Anonymous Anonymous said...

Nik ere bat egiten dut ekimenarekin!

Nekane Beloki Arizti
08924845V

 
At 6:13 PM, Anonymous Anonymous said...

emakumeak parte aktibo izan behar dugu prozezu honetan , horregatik hona hemen nire elkartasuna

 
At 6:19 PM, Anonymous Anonymous said...

emakumeak aurrera, euskal herria aurrera!!
gure presentzia bake prozezu batean oso garrantsitzua da, horregatik mila esker eta segi aurrera!!!
PAUSOZ-PAUSOKA EMAKUME ELKARTEA (AMURRIO - ARABA)

 
At 1:45 PM, Anonymous Anonymous said...

Poz handiz atxikitzen naiz. Eskerrik asko eta aurrera
Junkal Peña Othaitz
G1789878H

 
At 2:06 PM, Anonymous Anonymous said...

Bakea gauza zoragarria da baina eskutik lotuta justizia badakar lagun eta oraingoan bidaide eta "del bracete" bera ekarriko duelakoan eutsi goiari bide onetik goaz eta zenbat eta gehiago indartsuago izango gara eta gure borroka geldiezina. Hala bedi eta hala biz lagunok!

Lutxi Larrazabal Bengoetxea (NAN:14932730

 
At 5:25 PM, Anonymous Anonymous said...

Guztiz bat ekimenarekin.

Laura Mintegi (14920549N)

 
At 5:33 PM, Anonymous Anonymous said...

Ni ere bat ekimenarekin

Jaso nire atxikimendua

Amaia Iguaran

 
At 9:37 PM, Anonymous Anonymous said...

Ekimen txalogarri honegaz bat egiten dot. Zorionak eta eskerrik asko.

Asun Arrieta (N8835226Y)

 
At 12:37 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak, eskerrikasko eta aurrera¡¡¡ Marisa Garaigorodobil. DNI. 16213758-T

 
At 1:52 PM, Anonymous Anonymous said...

ZORIONAK ETA AURRERA. DENON ARTEAN EUSKALHERRIKO ASKATASUNA LORTUKO DUGU. MILA ESKER.

 
At 11:02 PM, Anonymous Anonymous said...

ZORIONAK ETA AURRERA
Belen Uranga C7079480B

 
At 11:09 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu beroa. Segi aurrera!
Maite Olasagasti
S1779265P

 
At 1:10 PM, Anonymous Anonymous said...

Adierazpenarekin bat egiten dut.
Eider Mendoza Larrañaga
44552285 C

 
At 12:52 PM, Anonymous Anonymous said...

Nere atxikimendua

Marijo Colina Ibeas
30560204N

 
At 1:39 PM, Anonymous Anonymous said...

nik ere bai zuen eskua helduko dut, eskerrik asko!
Idoia Marcellán Baraze
72684988C

 
At 10:33 AM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak, nire atxikimendu osoa duzue. Animo eta aurrera!

Pili Aristizabal
941281G

 
At 11:33 AM, Anonymous Anonymous said...

Ni ere ekimenarekin ados!

Aitzpea Leizaola
35768347

 
At 4:35 PM, Anonymous Anonymous said...

Denok, emakumeak eta gizonak, lan egin behar dugu Euskal Herriak anmistia lor dezan, eta askatasuna eta independentzia berresluratu ditzan. Gora Euskal Herria Askatuta!
ENA 002547
Marisa.

 
At 6:07 PM, Anonymous Anonymous said...

mila esker neskak erabat zuekin nago.
Maribel Oleaga Urrutikoetxea
EHNA:B8229728Y

 
At 5:07 PM, Anonymous Anonymous said...

bat nator zuekin, eskerrik asko
Gurutze Morado
NAN 16282895 E

 
At 5:20 PM, Anonymous Anonymous said...

emakumeon berezitasuna indar paregabea izango da. mila ezker

 
At 7:35 PM, Anonymous Anonymous said...

Ahotseko emakume trebe eta jator guztiokin bat egiten dut. Aurrera beti. Bihotzez besarkada handi bat.

Libe Larrinaga Solozabal
I8560995G

 
At 6:06 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua,
ANA ISABEL LOBEIRA 30569723 D

 
At 12:13 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa nexkak!!!
Euskal Herria aurrera! Emakumeok borrokan aske izan arte!!!

 
At 12:57 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa

Maite Barinagarrementeria Zabaleta
72.694.130-P

 
At 5:30 PM, Anonymous Anonymous said...

Hori da, egin dezagun aurrera!
Besarkada bat.
Iñake Irastorza
15.915.504-X

 
At 6:19 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa

Araceli Markotegi Arbizu. 15141534-J

 
At 12:13 PM, Anonymous Anonymous said...

Nere atxikimendua
mertxe zumeta telleria 15133379t

 
At 6:33 PM, Anonymous Anonymous said...

Estic emocionada de veure com les Dones basques tenen la capacitat de buscar el concens, de ser positives i de tenir veu pròpia per trobar el camí cap a la pau. Molta sort i endevant.Carme Poveda López/DNI 37632725X.

 
At 7:03 PM, Blogger KoKoPeLLi said...

Aurrera Ahotsak! Zuekin bat egiten dut nik ere.
Zuriñe
A7892857Q

 
At 11:58 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa

Oihane Otegi
44155594x

 
At 11:08 AM, Anonymous Anonymous said...

Oso interesgarria iruditzen zait zuen ekimena. Emakumeek gaur egun gizartean dugun pisua ukaezina da eta bake prozesuan aktiboki parte hartzea ezinbestekoa dugula uste dut. Mila esker aurrera hartzeagatik. Nire babes osoa azaldu nahi dizuet. Zorte on! María Corral Zabala

 
At 4:28 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimemdua
Mª Jesus Abaunza Martinez
C5997475H

 
At 4:31 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua
Mª Trinidad Martinez Macho
U7879664W

 
At 4:32 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua
Itziar Abaunza Martinez
Q6771079V

 
At 5:06 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa neskak. Nire atxikimendu osoa jaso ezazue. Eta kuraia asko lanerako!


Maite Ubiria Beaumont
15249956J

 
At 11:04 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua. Animo nafarroakoei.

Jexu Agirre

06511331P

 
At 11:44 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua
Malentxo Arruabarrena
15241117Y

 
At 5:20 PM, Anonymous Anonymous said...

maite elorza

 
At 11:42 AM, Anonymous Anonymous said...

Maite duzunari eutsi
Nire atxikimendua
Itziar Gómez
18211119 H

 
At 7:13 PM, Anonymous Anonymous said...

Adierazpenarekin bat egiten dut.
Milesker nire ahotsa beste guztienakin bat egin eta zabaltzeagatik.
Ane Lardi Enbil
34109582F

 
At 11:19 PM, Anonymous Anonymous said...

Emakumeon hitzak bere lekua behar du konponbide prozesu honetan, orain da gure garaia, beraz, har dezagun hitza ta entzun gaitzatela! Zuekin bat egiten dut

Leire Segura
F2243955Y

 
At 4:53 PM, Anonymous Anonymous said...

Enhorabuena por conseguir que mujeres de ideologia tan diversa se pongan de acuerdo en un tema tan importante. Zorionak y que sirva de ejemplo para los hombres.
Ana Burusco
DNI 29140657

 
At 11:52 AM, Anonymous Anonymous said...

Aurrera eta zorionak

Idoia Muñoz
33431783-H

 
At 12:46 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak eta aurrera

Marta Bajo Palacios
E-0157568-A

 
At 9:17 PM, Anonymous Anonymous said...

Aupa neskak, zorionak eta aurrera. Nire atxikimendua daukazue
NEREA AMENABAR LOBEIRA DNI78896480 V

 
At 11:55 PM, Anonymous Anonymous said...

- Euskal Herria ha sido tierra de grandes "sorginas" (La Mari, la Gran Dama de Amboto), algunas llevamos años con el logotipo de "locas" a nuestras espaldas, es el tributo que pagamos por ser hijas de nuestro tiempo.
- "Conócete a ti mismo"
Sócrates

- "Serpiente no morder al hombre, serpiente morder lo que el hombre pensar"(filosofía chamán)

- Quo vadis? Los chinos hablan del KI (energía
universal)

- "Om-nama-babou-chen"
(Estoy purificado y celebro mi capacidad de aprovechar la vida aquí y ahora)

- "Iod-Hé-Vau-Hé"
(El ser que es, que fue y que será)

- "Meschallah"
(Lo que Dios
quiera)

& Bienvenid@s
& Ongi Etorri
& Bien venies
& Welcome
& Salam malicum

- El personal les agradece su presencia. Mila esker etortzeagatik. Arrivederchi. Danke Petrovna.

- Todo esto lo cocinaremos danzando al compás del TAN-TAN de una danza zulú.

AHOTS BATERA
AUM
(La paz sea con vosotros y con todos los seres)
ALELUYA
ASSALAMU ALAYKEM
(La paz sea con
vosotros)


Un abrazo a tod@s
Isabel

 
At 11:51 AM, Anonymous Anonymous said...

Sasi guztien gainetik, eutsi gogor! Aurrera!
Maribel Mentxaka Torrealdea 0001865B

 
At 2:45 PM, Anonymous Anonymous said...

Zuen lan handia eskertzea ta zorionak emotea besterik ez.
Aurrera AHOTSAK!
Eneritz Oianguren

 
At 12:02 AM, Anonymous Anonymous said...

Poz handia sentitu dut .Nire atxikimendu osoa.Eskerrik asko ta gora Euskalerria!

 
At 9:18 PM, Anonymous Anonymous said...

Emakumeok bakea egiten dakigula erakutsiz jarrai dezagun! Etorkizunaren parte garelako, animo neskok!!!

Naiara Ordorika Ibarguengoitia
72317043Y

 
At 8:51 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxekimendua
Nerea Llantada Zabala
30667449-p

 
At 1:23 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire elkartasun osoa.
Segi aurrera!!
Iratxe
30670656H

 
At 11:43 AM, Anonymous Anonymous said...

ZUEKIN BANOA AURRERA

ZOE BRAY

 
At 12:22 PM, Anonymous Anonymous said...

MARIMENDI
Hilaren 22an, 11:30etan, Mont Blanc-etik beherantz gindoazen eta, ezin izan genuen zuekin batera egon.
Gaur, berriz, euskal bake prozesuaren alde ekiteko hartu duzuen konpromisoarekin bat gatozela adierazi nahi dizuegu.

 
At 8:57 PM, Anonymous Anonymous said...

Gure Atxikimendua:
Maria Jose Itsaso Unanue 72411607-V
Maddi Etxabe Itsaso 72454194-P

 
At 1:46 PM, Anonymous Anonymous said...

aquesta associocació només podem entrar dones?podríeu possar-ho també en català.
gora euskal herria askatuta (L)

 
At 9:20 AM, Anonymous Anonymous said...

Irrintzi AEK euskaltegiko emakumeok bakearen prozesuan parte hartu nahi dugu gure atxikimendu osoa emanez:

Yolanda Urmeneta 15846081
Juana Mari Arteaga 72618570
Idoia Tirapu Garde 33430322
Lorea Arlegui Virto 44615164
Maider Elía Benito 72688110
Miren Otxoa Aguado 33436552
Maria Garralda Garde 44611107
Arantza Goienaga Garro 33435523
Begoña Bados Blanco 72703558
Esther Alegria Lopez 15753868
Erkuden Aristu Fernandez 33448986
Blanca Ramirez Santesteban 72701076

 
At 9:24 AM, Anonymous Anonymous said...

neu be atxikimendua eman nahi nuke, baina ez bakarrik eta ez neure izenean soilik. Alabaren izenean be, jakin badakidalako berarentzat niretzat bezain garrantsitzua dala Euskal Herrian bakea arnastu ahal izatea.Izan zirelako gara, garelako izango dira.
Ainhoa ta Araitz

 
At 10:19 PM, Anonymous Anonymous said...

Ados adierazpenarekin!!!
Animo!! Euskal Herriak bakea, justizia eta demokrazia behar duelako!!

Gontzal Uriarte

 
At 11:37 AM, Anonymous Anonymous said...

Adierazpenarekin bat egiten dut.

 
At 5:31 PM, Anonymous Anonymous said...

Eibarren 20an ikusiko gara. Mila esker

 
At 5:03 PM, Anonymous Anonymous said...

El documento fué, y sigue siendo, una magnífica idea. En estos momentos de incertidumbre, necesitamos más fuerza, coherencia, unión y sentido común que nunca.
Está dificil, ya lo sabíamos, pero llegará, el acuerdo, vaya que si llegará. Y lo celebraremos!!!

 
At 7:12 PM, Anonymous Anonymous said...

Estibaliz Flamarique 30651514
Zuekin bat nator

 
At 11:08 PM, Anonymous Anonymous said...

Zuekin bat nator

Araceli Glz de Langarika Larrea

S5860199Y

 
At 5:59 PM, Anonymous Anonymous said...

Kaixo! Nola jarri gaitezke zuekin harremanetan? Txarla bati begira unibertsitatean.

Jarri harremanetan mesedez:

Inakibasque@yahoo.co.uk

 
At 10:53 PM, Anonymous Anonymous said...

Ahotsak beti elkarrizketan.
Arrazoia zenuen Bajtin!
lourdes

 
At 11:43 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa
Ainhoa Arrese Arratibel
72461304

 
At 11:24 PM, Anonymous Anonymous said...

Bilbon aurkituko gara! Ideologia bai (aspaldian politika munduan gogaituta eta etorkizunaren esperantza galduta nuen) baina, alderdi militantziarik gabeko emakumea izan arren honelako emakume taldearekin gustora lan egingo nuke.
Euskaldunak lan horretan bidea jorratzeko eman behar diren pausuak aurkitzea espero dut.ZORIONAK!!!
Mari carmen

 
At 11:42 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atzikimendu osoa. Bilbon aurkituko gara! Lan egiteko prest naukazue.
Mari Carmen Elorriaga Zugazaga
14933221B

 
At 8:53 AM, Anonymous Anonymous said...

Guztiz bat adierazpenarekin.
Eskerrik asko honelako ekimenak aurrera eramateko kemena izateagatik

Igone Zabala
30551522-R

 
At 5:04 PM, Anonymous Anonymous said...

Monika eta Itsaso, LAB sindikatuko liberatuak, bat egiten dugu ahotsaken adierazpenarekin.
Bihar elkar ikusiko dugu!!

Monika Zalabarria
Itsaso Ibarrolaza

 
At 10:29 AM, Anonymous Anonymous said...

Etxeko guztiok gagoz zuekin.Itxaropenerako leiho bat zabaldu dozue.

Eskarne Badiola Alberdi 30607803R

Edu, Asier eta Leire

 
At 8:33 PM, Blogger alazne said...

Zuekin bat. Zorionak eta aurrera!

Alazne Gonzalez 72452828-e

 
At 11:09 AM, Anonymous Anonymous said...

Antoni, Antoni bake bidean nago ni..
Kurtzebarri Eskolako irakasleak zuekin bat gatoz!

 
At 10:18 AM, Anonymous Anonymous said...

Aupa neskak!!

Zuekin bat nator.
Denon artean lortuko dugu.


Bidatz Arrieta Aldazabal
30680700B

 
At 11:38 AM, Anonymous Anonymous said...

Momentu zail honetan inoiz baino gehiago adierazi nahi dizuet nire elkartasuna.
Sortu duzuen bideari denon artean eutsi behar diogu inoiz baino gehiago eta oso argi aldarrikatu denok beharrezkoak garela, gure arrazoi zatiarekin eta gure sufrimendu zatiarekin ere.


Eutsi gogor eta animo, aurrera.

 
At 3:55 PM, Anonymous Anonymous said...

Bide berri guztiek harri koxkorrak dauzkate. Hori denok bagenekien, ezta?. Neure atxikimendu osoa .
Marian Gainzarain Llorente.
J4722858S. Gasteiz

 
At 1:24 PM, Anonymous Anonymous said...

Ni ere, zuekin bat

Sagrario Crespo
F5966884V

 
At 2:21 PM, Anonymous Anonymous said...

Ni ere zuekin nago. Aurrera jarraitu dezagun!
M. Argine Malatsetxebarria
78860573 J

 
At 10:36 PM, Anonymous Anonymous said...

mila sukia dut izena. Ados nago, erabat zuen jarrerarekin. m.sukia@ikm.net elbidea.

Ordizian entzun nizuen, eta behar bada zeozer mugitu da. egongo gara. m.sukia

 
At 3:50 PM, Anonymous Anonymous said...

Zorionak.
Por fin alguien hace algo,espero que empiecen las mujeres y sigan el resto.
Si con esto conseguimos vivir en paz,sin mas muertos,heridos y sin violencia.
Contar con migo:
Mercedes Donaire Ubeda D.N.I 30650010 A
GRACIAS

 
At 12:43 PM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendu osoa duzue. Aurrera, gaur atzo baino beharrezkoa da.
Gupi Egidazu NAN 72565687C

 
At 4:22 PM, Anonymous Anonymous said...

zuekin bat nator.
Arantza Palacio
14377113-C

 
At 4:30 PM, Anonymous Anonymous said...

Eki leunago batekin amets egin dugu maiz, baina ametsari ahotsa jarri behar diogu, eta ekina, eta indarra, eta maitasuna.... Zaindu maite duzun hori. Biba zuek, zuen ahotsak eta gureak! Nire atxikimendu osoa neskak.

Josune Barrenetxea Larrondo
(josune.barrenetxea@gmail.com)
14241607F

 
At 8:39 AM, Anonymous Anonymous said...

Nire atxikimendua
Bea Mendia X0335879X

 
At 7:27 PM, Anonymous Anonymous said...

ZORIONAK!
No soy Vasca, pero asi me siento. animo.
"actos de paz generan paz"
NINA DIAZ

 
At 2:47 PM, Anonymous Anonymous said...

Bartzelonan hunkitu nauzue. Eskerrik asko zuen hitzengatik. Ez etsi neskak!
Maialen
15394727E

 
At 1:46 PM, Anonymous Anonymous said...

Itxaropena berreskuratuz Ahotsak bezelako ekintzekin. Oraingoan bai!
Anabela Odriozola
34083982-Y

 
At 8:53 PM, Anonymous Anonymous said...

Bada hor somatzen den ezaugarri bat, inork hitzetan jartzen ez dakiena, ageri denean errespetuzko ixilune hausnarkorra sorrarazten duena...emakume, aintzina!

 
At 11:03 AM, Anonymous Anonymous said...

Kaixo:
Donostiako bi emakume gara eta prest egongo ginateke AHOTSAK-en parte hartzeko naikoa denbora dugu eta.
Nola parte hartu edozein lan egiteko?
Nere helbidea: belenaizpuru@yahoo.es

 
At 8:51 PM, Anonymous Anonymous said...

Eskerrik asko zuen ahaleginengatik. Egin aurrera oztopo guztien gainetik!
Nire atxikimendu osoa:
Nere Erkiaga

 
At 8:36 PM, Anonymous Anonymous said...

aupa emakumeak!!!!!!

 

Post a Comment

<< Home